XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Une horretantxe hasten da aldaketa.

Esan duguna esanda ere ez da pentsatu behar basamortu horretan literatura bera bakarrik zegoenik arriskutan. Are gehiago: arrisku handiena ez zen berea.

Literaturaren balizko krisiaren amaieran honela idatzi nuen 1983an (Euskal liburua gaur): Eta amaitzeko, behin eta berriz baieztu dudana errepikatuko nuke: ampquot;literaturaren krisiaampquot;, baldin badago eta dagoen neurrian, koiunturala da. Esplika nadin. Literatur liburua ez dago beste liburu mota batzuk baino arrisku handiagoan, ez eta hurrik eman ere. Alderantziz esango nuke. Neretzako, zifrak eskutan, kultur liburua dago arriskutan, desager zorion. Eta ez gurean bakarrik. Gainerako kultur minorietan ere joera beretsua nabari da.(...) Euskal literatura biziko da. Osasun bera opa diet beste liburu mota batzuei.

Horixe bera hobeto esplikatzen du Joxe Azurmendik (Euskal literaturaren orainaz eta geroaz, 1981): Krisian, ez dago literatura, beste guztia dago, -kalitate kontuan ez naiz sartzen. Euskarazko produkzioak bi kanpo bakarrik izatera jotzen du: hizkuntzalaritza eta literatura. Hutsunea, geroz haundiagoa, euskarazko liburu kulturalean, teknikoan, dago. Eta hori seinalatu beharra dago, aurreko urteotan, hain zuzen kanpo horixe indartu nahiez, eginahalak egiten ibili bait gara. Etorkizunik ez duen kanpo batetan erre ote ditugu indarrak?... Estatistikek erakusten dutenez, Katalunian gauza bera ari da gertatzen: katalana literatura eta hizkuntzalaritza kanpoetan airoso dabil (hizkuntzalaritza, hemen ulertzen dugun adieran), liburu teknikoaren edo kulturalaren espazioa, ordea, gaztelaniak inbaditzen du. Estatu hizkuntzaren presioak sortzen duen egoera koloniala, hizkuntza, hots, irakurketa, util den eremuetan.

Literatur plataformatik